lunes, 8 de marzo de 2010

Informazio eta Komunikazio Teknologiak maila guztietako irakaskun-tza aldatzen ari dira erabat, unibertsitatean zein oinarrizko hezkuntzan, eta, noski, etengabeko prestakuntza ere ez da ahaztu behar [1]. Unibertsita-teetako, ikastoletako eta eskoletako irakasleek, ikasleek eta administrazioko langileek egunero erabiltzen dituzte Informazio eta Komunikazio Teknologiak, hezkuntza-arloan dauden langile guztiei aukera berriak eskainiz. Informazioan eta ezagueran oinarritutako mundu berri honetan, gure gizartea hobetzeko ondo prestatutako jendea behar da. Helburu hori lortzeko, Informazio eta Komunikazio Teknologiek unibertsitateek eta enpresa pribatuek erabil ditzaketen tresna egokiak eskaintzen dituzte. Gaur egun, merkatuan dauden irakaskuntza birtualerako tresnak asko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario